Ondo bideratutako partida galdu dute
irundarrek
FUTBOLA
LAUDIO
3-1 REAL UNION
LAUDIO: Herrera,
Gorka Martínez, Bergara, Larrainzar, Artabe, Degre (Luariz, 68’), Casado, Kepa
(Raúl Salcedo, 61’), Eraña, Del Alamo (Germán, 78’), Muniozguren.
REAL
UNION: Otermin, Morcillo, Valín (Azkoiti, min. 69’),
Sagastibeltza, Seguín, Yeray González, Balerdi (Gabilondo, 58’), Abaroa, Oscar
Vega, Hugo Rodríguez, Saizar (Romo, 77’).
Epailea: Cristian
Adrian Lizardru (Aragoi).
Kopatik kanpo gelditu da
Real Union lehenengo kanporaketan. Laudion galdu zuen atzo, eta ligan jarri
beharko du arreta guztia aurrerantzean. Partida berdindu baten ondoren, 0-1ekoa
sartu zuen Saizarrek txuribeltzentzat. Azken minuturaino mantendu zuten
abantaila irundarrek, baina epaileak lau minutuko luzapena eman zuen.
Kanporaketak arriskurik ez zuela zirudienean,
Aimar Sagastibeltzak bere atean sartu zuen gola. Banakoak prorroga
behartu zuen.
Unionek aldaketa guztiak
eginda zituen eta luze egin zitzaion partida. 108. minutuan bigarrena sartu
zuen Luariz txuribeltz ohiak, eta German Beltranek hirugarrena bukaeran. Laudio
pasako da hortaz Kopako hurrengo kanporaketara, baina lehenago, Unionen aurka
jokatu beharko du berriro. Igandean bertan ariko dira beste behin Laudio eta Real Union elkarren kontra, ligako hirugarren jardunaldian, Ellakuri futbol zelaian
bertan.
realunionclub.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario