Irailaren
8an jokatuko du Hondarribiak Kontxako Banderako bigarren jardunaldia
ARRAUNA
Bandera irabazteko aukerarekin iritsi
da Ama Guadalupekoa Kontxako bigarren jardunaldira. Ohorezko txandan lehiatuko
da, Urdaibairekin, Oriorekin eta Kaikurekin batera. Joan den igandean hiru
segundoko aldea lortu zuten bermeotarrek berdeekiko. Orio sei segundora gelditu
zen eta hamahirura Kaiku. Itsaso barea izatekotan Urdaibai da hortaz faborito
nagusi, baina Itsaso zakarrarekin, aukerak zabalduko lirateke. Eta iragarpenek
eguraldi txarra ematen dute iganderako.
Irailaren zortzian jokatuko da
jardunaldi erabakigarria. Hondarribiko
Jaietako egun nagusia da eta zaila izango da Donostian marea berde handia
ikustea. Baina arraunlariek bandera herrira eramaten badute, festa handia izan
daiteke. Historian behin gertatu da Kontxako bigarren jardunaldia irailaren 8an
jokatzea. Eta Hondarribiak eraman zuen bandera. Aurten ere, Kontxako
hamaikagarren Bandera irabazi nahi du Hondarribia Arraun Elkarteak.
Joseba Amunarriz eta Osertz Aldai (todoremo.com)
Hondarribiko entrenatzailearekin Antxeta Irratian izandako elkarrizketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario