ARRAUNA
Emaitza bikainak lortu ditu gaur
Hondarribia Arraun Elkarteak. Ama Guadalupekoa Kontxako Bandera irabazteko
lehian sartu da bete-betean eta Hondarribia B ontziak ARC1era igotzea lortu du.
Goizean estropada ikusgarria egin dute berdeek Donostian. Lehenengo luzean
Kaikuren erritmoa mantendu ahal izan dute eta ia parean iritsi dira ziabogara.
Baina poparean, hondarribiarren nagusitasuna erabatekoa izan da. Aldea
handitzen joan dira badiara bidean eta hamar segundokoa izan da helmugan. 19:20ko
denbora egin du Hondarribiak. Hala ere, lehenengo txandan aritu den Urdaibaiko
ontzia izan da azkarrena (19:17). Orio ere hurbil gelditu da, Hondarribiak
baino hiru segundo gehiago eginda. Badirudi hiru ontzi horien artean egongo
dela Bandera, baina Kaiku ere ezingo dute guztiz baztertu. Irailaren 8an
jokatuko da bigarren eta azken jardunaldia.
Harrobiaren arrakasta
Arratsaldean festa etxean izan
da, Hondarribiko hondartzako estropada eremuan. Bigarren ontziak, Hondarribia
Bk, ARC1 ligara igotzea lortu du. Denbora onena egin zuen atzo Erandion, play
off-eko lehenengo jardunaldian. Gaur bigarren izan da etxean, Zarautzen
atzetik, baina atzoko abantaila nahikoa izan da. ARC1 ligan lehiatuko dira
hortaz Hondarribiko gazteak hurrengo denboraldian.
eldiariomontanes.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario