Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/09/01

Ezustekoa eman du Bidasoak Anaitasunari irabazita

Hirugarren gelditu dira horiak Egiako Nazioarteko Txapelketan

ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 26-23 HELVETIA ANAITASUNA
BIDASOA-IRUN : Zubiria, Otegi, Cavero (2), Ugarte (4), F.Rincón, Iriarte, D.Rincón (6), Díaz de Cerio (1), Ruiz, Aldunate (2), Aramburu (1), Susperregi (1), Jauregi (1), Mugika (5) eta Azkue (2)
HELVETIA ANAITASUNA: Sánchez, Zuza, Mártinez (3), Reig (1), Etxeberria (4), Meoqui, Montavez (4), Santana, Bozidar (6), Borragán (1), Javier, Chocarro (1), Gastón (1). Goñi (1), Iker Antonio (1) eta Baztán
PARTZIALAK: 1-2, 3-5,3-5, 7-10, 10-12 eta 14-13; 17-15, 18-15,19-17,22-20, 24-22 eta 26-23

Hobekuntza handia erakutsi zuen atzo Bidasoa-Irunek Egian. Anaitasunari nagusitu zitzaion Nazioarteko Txapelketako hirugarren posturako lehian. Defentsatik eraiki zuen garaipena talde irundarrak. Jokalariek harresi gogorra osatu zuten eta atezainak ere bikain aritu ziren. 23 gol besterik ez zituen sartu Anaitasunak, datu esanguratsua horien alde. Erasoan David Rincón berreskuratu zuen Bidasoak eta irundarrak taldea gidatu zuen zentral postutik. Sei gol sartu zituen gainera.

Lehenengo minutuetan nafarrek agindu zuten markagailuan. Atsedenaldirako hamar minutu falta zirela hiru goleko aldea zuten (7-10). Azken txanpa horretan Bidasoak hobera egin zuen eta gol bateko abantailarekin joan zen aldageletara (14-13). Bigarren zatian nagusi izan zen Fernando Bolearen taldea eta hiru eta lau goleko aldea mantendu ahal izan zuten bukaerara arte. Garaipen garrantzitsua lortu zuen horrela, motibazioari eta konfiantzari dagokionean batez ere. Asobal Ligako aurkariekin lehiatzeko gai dela frogatu du Bidasoak.

CD BIDASOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario