Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/09/09

Hamaikagarren Kontxa irabazi du Ama Guadalupekoak

Hondarribiaren helegitea onartu zuten epaileek

elmundo.es


ARRAUNA
Irailaren 8ko festa borobildu zuen atzo Ama Guadalupekoak. Hamaikagarren Kontxako Bandera ekarri zuten arraunlariek herrira eta ospakizunak gaur ere luzatuko dira. 2005ean bezala, garaipena ospatzeko itxaron behar izan zuten zale eta arraunlariek. Ureko eta lehorreko epaileek Urdaibairen garaipena ontzat eman zuten hasieran, baina helegitea aurkeztu  zuen Hondarribiak. Ordu bete luzearen ondoren onartu egin zuten epaileek, eta banderak Hondarribirako bidea hartu zuen.

 Lan ona egin zuten berdeek Donostiako uretan. Atzetik aurrera egin zuten estropada eta lehenengo luzean lau eta bost segundoko desabantaila izan bazuten ere, hirukoarekin iritsi ziren ziabogara. Maniobra ona izan zen eta ziztu bizian ekin zion ontziak Badiarako itzulerari. Urdaibairen abantaila txikitzen hasi zen, zale berdeen oihuak emendatzen zihoazen heinean. Bermeotarrek bidasoarren laugarren kaletik bueltatzea erabaki zuten. Eta estropadako hamalaugarren minutuan, Hondarribiak aurrea hartu zuen momentuan, urdinen eta berdeen palek elkar jo zuten. Ez behin, baita lau aldiz ere. Kolpeen ondoren ontziak aldendu egin ziren eta Bou Bizkaiak erritmoa berreskuratu zuen, helmugan Ama Guadalupekoari bi segundoko aldea ateratzeraino. Orioko ontzia sartu zen tartean, bigarren.

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia garaipena ospatzen hasi zen. Parean, Joseba Amunarrizek, bidasoarren ontzia abordatu izana leporatu zion. Epaileek ontzat eman zuten estropada eta sailkapena ere eskaini zuten. Baina zalantza airean zegoen, eta hondarribiarrak ez zeuden konforme. Helegitea aurkeztu zuten, eta tentsioa eta ezinegona nagusi izan ziren ordu batez Donostiako kaian. Erabakia luzatu egin arren, azkenean epaileek Hondarribiari eman zioten arrazoia. Albistea iritsi zenean pozak eztanda egin zuen Ama Guadalupekoan, baita Hondarribiko herrian ere. Joseba Amunarrizek Hondarribiaren hamaikagarren Kontxako Bandera astindu zuen, bermeotarren protesta oihu eta keinuen aurrean. Arratsalderako, Hondarribiko arraunlariak herrian ziren, denboraldiko garaipenik handiena ospatzen. Hala ere, harrera ofiziala gaur jasoko dute, Kontxako Banderaren kasuan ohitura den bezala Irunen lehenengo, eta Hondarribian ondoren.

EITB
EITB


No hay comentarios:

Publicar un comentario