Etxetik
kanpoko lehenengo garaipena lortu zuten atzo irundarrek Laudion
FUTBOLA
LAUDIO 1-2 REAL UNION
LAUDIO: Sergio Herrera,
Jarein, Larrucea, Larrainzar, Lombera, Joseba Agirre (Álex Casado 83’), Joseba
Del Olmo, Germán, Tyson, Raúl Salcedo (Kepa del Olmo 83’) eta Luariz
(Muniozguren 62’).
REAL UNION: Otermin;
Piette, Valín, Azkoiti, Sagastibeltza, Rodellar, Eneko Romo (Vega 60’),
Gabilondo, Juan Domínguez, Balerdi (Hugo Rodríguez 60’) eta Saizar (Yeray 84’).
EPAILEA: López Parra (Cantabria).
Mendekua hartu zuen atzo
Real Unionek Ellakurin. Ludioren aurka Kopatik kanpo gelditu ondoren,
hirugarren jardunaldiko hiru puntuak eskuratu zituzten txuribeltzek arabarren
zelaian. Ondo hasi zen partida irundarrentzat, laugarren minuturako aurretik
baitziren markagailuan. Etxeko atezainaren hutsa baliatuta, Eneko Romok sartu
zuen lehenengoa. Aldea zabaltzeko aukera izan zuen segidan Aimarrek, eta bere
burukada zutoinetik hurbil pasa zen. Gutxi iraun zuen txuribeltzen abantailak. Ordu
laurdena beteta, Joseba del Olmok banakoa jarri zuen markagailuan. Hala ere,
aldageletarako bidea hartu aurretik, 1-2koa sartu zuen Gaizka Saizarrek, buelta
erdira atezaina gaindituz.
Bigarren zatian etxekoak
izan ziren nagusi. Berdinketaren bila ahalegindu ziren eta abagune garbiak izan
zituzten. Irundarrek defentsan lan egin zuten arren, Otermin izan zen protagonista. Bikain erentzun zuen hala ere atezain zarauztarrak. Gelditu
ikusgarriak egin zituen, txuribeltzen abantaila mantentzeko. Kontraerasoan
saiatu zen Real Union, baina hirugarrena ez zen iritsi eta amaieraraino sufritu
behar izan zuen. Oraingoan ez zuten golik jaso luzapenean, eta garaipen
garrantzitsua ospatu ahal izan zuten txuribeltzek. Porrot mingarria jaso zuen
Unionek Leganesen, baina sei puntu pilatu ditu ondoren. Etxean eta etxetik
kanpo irabazi du eta laugarren posturaino igo da sailkapen orokorrean. Hiru
puntu gehiago ditu Conquense liderrak. Gaztela-Mantxako taldea izango da hain
zuzen ere, Galeko hurrengo bisitaria.
vavel.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario