Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/09/20

Goi mailako eszenatoki izango da berriro Artaleku

Cangas de Morrazo hartuko du Bidasoak etxeko lehenengo partidan

ESKUBALOIA
Sei urteren ondoren, Asobal Ligako partida hartuko du berriro Artalekuk. Giro aparta espero da bihar Irungo Kiroldegian (19:00). Hala beharko du, Bidasoa Irunek denboraldiko lehenengo bi puntuak bi puntuak eskuratu nahi baditu behintzat. Goi mailara itzultzearen emozioa eta festa giroa izango dira alde batetik, baina maila hori mantentzeko borroka gogorra bestetik. Taldeak eta zaleek bat egin beharko dute helburua lortzeko.

Frigoríficos Cangas de Morrazo izango du bihar Bidasoak aurkari. Elkarren kontra askotan aritutakoak dira irundarrak eta galiziarrak. Etxeko jendearen aldeko filosofia hautatu du Cangasek ere, eta ustez, Bidasoaren mailan izango den taldea da. “Partida hauetan hortzak estutu behar ditugu”, aipatu zuen Fernando Boleak osteguneko prentsaurrekoan. Irabazi beharreko partidetako bat da biharkoa entrenatzailearentzat. Hala ere, garaipenarekin hasi du denboraldia Cangasek. Anaitasuna mendean hartu zuen etxean, lehenengo jardunaldian (24-20).

Bidasoa aldiz, porrota jasotzetik dator. Baina Logroñoko jipoiaz gain, Ander Iriarteren lesio larria izan da albisterik okerrena aste honetan zehar. Denboraldi osorako galdu du eibartarra Bidasoak eta ordezkoa fitxatu behar izan du klubak. Juan Agustin Vidal argentinarra iritsi da, esperientzia handiko jokalaria. Bi lateraletan aritu daiteke, eta baliagarria da Fernando Bolearen ustez: “Ahul zegoen lehenengo lerroa indartuko du”. Bihar bertan egongo da entrenatzailearen esanetara, Cangasen aurkako partidan laguntzeko prest. Adrian Crowley aldiz, deialditik kanpo geldituko da, Roberto Alvarez bezala. Partida zaila izango da hortaz Bidasoarentzat, aurtengo gehienak bezala. Onena eman beharko dute jokalari eta zale horiek, puntuak Artalekun gera daitezen.

balonmano.mforos.com



No hay comentarios:

Publicar un comentario