Emakumezkoen Superdibisioa martxan jarriko da asteburuan
MAHAI TENISA
Lehenengo partida ofiziala
jokatuko du bihar Leka Enea-Irun taldeak Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan.
Irungo Olaketa kalean dago mahai teniserako instalazio berria. Gizonezkoen
Superdibisioko bigarren jardunaldiko partida izango dute Leka Eneako mutilek bihar,
arratsaldeko zazpietatik aurrera. San Sebastian de los Reyes izango dute
aurkari. Aurrenekoan 0-4 nagusitu ziren
irundarrak etxetik kanpo, Clínica Colina Burgosen kontra. Igande goizean
emakumezkoen Superdibisioa martxan jarriko da eta etxean jokatuko dute Leka
Eneako neskek, Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan bertan (10:30). Calella
taldea hartuko dute lehenengo jardunaldian.
campeonas.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario