Aurreneko hiru puntuak lortu dituzte txuribeltzek Galen
FUTBOLA
FUTBOLA
REAL
UNION 2-0 PEÑA SPORT
REAL UNION: Otermin; Piette
(Yeray, 48'), Valín, Azkoiti, Aimar; Rodellar, Romo (Vega, 77'), Juan
Domínguez; Gabilondo, Saizar (Abaroa, 66') eta Balerdi.
PEÑA SPORT: Gonzalo; Iván,
Igotz (Maeztu, 49'), Eder, Sito; Garde, Barace (Xabi, 49'), Carlos, Uriz; Javi
eta Toni (David, 68').
Golak: 1-0,
12’: Juan Domínguez; 2-0, 50’: Eneko Romo.
Epailea: Fuente Martín,
Cantabria.
Ezusteko atsegina jaso zuten
atzo zale txuribeltzek Stadium Galen. Denboraldiko lehenengo hiru puntuak
eskuratu zituen Real Unionek, Peña Sporti nagusitasun osoz irabazita. Lehenengo
zati borobila egin zuen Sergio Franciscoren taldeak. Indartsu irten zen
berdegunera eta joko biziarekin nafarren atea erasotzen hasi ziren. Domínguezek
eta Balerdik izan zituzten lehenengo aukerak, eta haiek izan ziren protagonista
1-0ekoan. Gabilondoren erdiratzea Pablo Balerdik errematatu zuen lehenengo, eta
atezainak baloia desbideratu ondoren, Juanek aldaratzean sarera bidali zuen. Irundarrek
baloia kontrolatzen jarraitu zuten eta aldea handitzeko abaguneak izan
zituzten. Defentsan sendo aritu ziren eta nafarrak ez ziren arriskua sortzeko
gai izan. Salbuespena ordu erdia pasata
iritsi zen. Jaurtiketa batek langan jo zuen eta Eneko Romok atepetik atera zuen
baloia.
Atsedenaldiaren ondoren
erabaki zuen partida Unionek. Eneko Romok berak eman zien lasaitasuna
irundarrei, ezker aldetik jaurtitako baselina eder batekin. Hortik aurrera,
zaleak pozik eta taldea eroso. Bigarren zatian partidak erritmoa eta ikusgarritasuna
galdu zuen. Peña Sportek arriskatu behar izan zuen eta aldea murrizteko aukerak
izan zituen, baina orokorrean etxekoek ez zuten estualdirik pasa. Albiste
txarrena Samuel Piettek utzi zuen. Orkatila bihurritu eta aldaketa eskatu behar
izan zuen. Taldeak ondo bukatu zuen partida eta hiru puntuak Stadium Galen
gelditu ziren. Eraikitze prozesuan dago oraindik Real Union, baina itxura ona
hartzen ari da poliki. Aste honetan sendotzen jarraitzen aukera izango du. Bi
bisita egin beharko dizkio Laudioko Ellakuri zelaiari. Kopako kanporaketa
izango du asteazkenean, eta ligako hirugarren jardunaldiko partida igandean.
Beste
bi fitxaketa
Bi jokalari lotu zituen atzo
Real Unionek. Taxoaretik iritsiko dira biak. Hugo Rodríguez andaluziarra da eta
Osasuna Bn aritu zen azken denboraldian. Bi hegaletan jokatu dezake eta sei gol
egin zituen filial gorritxoarekin. Julen Itxaso aldiz, hemeretzi urteko atezain
gaztea da.
realunionclub.com
Eneko Romok partidaren amaieran egindako adierazpenak.
realunionclub.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario