FUTBOLA
Hirugarren porrota jaso zuen atzo
Real Unionek Laudioren aurka. 2-1 galdu zuen, baina bi golak hasierako
hamaikakoarekin jaso zituen. Abaroa eta Azkoiti kenduta, joan den urtean
Ohorezko Erregionalean aritutako mutilak ziren guztiak. Talde itxura ona eman
zuten hala ere. Bigarren zatiko hogeigarren minutuan jaso zuten bigarren gola,
penaltiz. Jarraian lehenengo taldeko jokalariak zelairatu zituen Sergio
Franciscok eta partida orekatu egin zen. Aldea murriztea ere lortu zuen
Unionek, Goikoetxeak sartutako golari esker. Hortik aurrera nagusi izan ziren
irundarrak, baina ez zuten markagailua berdintzea lortu.
Bulegoko lanari dagokionez, beste
bi fitxaketa konfirmatu ditu Real Unionek, aurrelariak biak gainera. Oscar Vega
Taxoaren hazitako jokalaria da, Osasuna Bko kapitain izandakoa. Azken
denboraldian Leganesen aritu da. Markel Salgado 22 urteko debarra da eta Eibarrekin
kontratua hautsi ondoren iritsi da Irunera. 2012/2013 denboraldian Gernikan eta
Elgoibarren jokatu du, talde armaginak utzita.
Multzoak eta egutegia
2.B mailako multzoak eta egutegia
jakinarazi zituen atzo Espainiako Futbol Federazioak. Real Union bigarren
multzoan egongo da ohi bezala, baina aldaketa handiak jasan ditu. EAEko eta
Nafarroako taldeekin batera, madrildarrak, aragoarrak, Gaztela-Mantxakoak eta
kanariar bat izango dira. Talde irundarrak Leganesen hasiko du liga, abuztuaren
25ean. Stadium Galeko lehenengo partida Tafallako Peña Sporten aurka izango da.
MARKEL SALGADO
(diariovasco.com)
ÓSCAR VEGA
(planetadefichajes.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario