FUTBOLA
Prasaka ibili gabe, urrats sendoak
emanez ari da Real Unioneko kirol zuzendaritza. Beste bi fitxaketa egin ditu
ofizial eta taldea handitzen eta sendotzen ari da. Gaizka Saizarrek elastiko
txuribeltza jantziko du azken urteotan Bigarren Mailan aritu ondoren. 33 urteko
oiartzuarra da eta aurrelari postuan jokatzen du. Azken denboraldian Racing de
Santanderren jokatu du. Iker Seguin 24 urteko eibartarra da eta ezker hegalean
jokatzen du. Athleticeko
harrobitik pasatakoa da eta azken denboraldian Espanyol Bn aritu da, Hirugarren
Mailan. Hirugarren fitxaketa bat ere hurbil du Real Unionek. Oscar Vega da, Leganesen
titular zalantzaezin izan den nafarra. Osasunan hazitako aurrelaria da. Defentsako
postuak sendotu beharko ditu hemendik aurrera Real Unionek.
Laudioren aurka gaur
Gaur aurredenboraldiko bosgarren partida
jokatuko du Real Unionek. Bigarren B mailara igo berria den Laudio hartuko du
Galen (19:00). Talde arabarrean txuribeltz izandako hiru jokalari daude. Oier
Larrainzar eta Joseba Agirre historikoak, eta Ander Lambarri aurrelari
bizkaitarra. Liga hasteko bi aste falta direnean, lehenengo erreferentzia
garbia izango da gaurkoa, Sergio Franciscoren taldearentzat.
GAIZKA SAIZAR
(pesstatsdatabase.com)
IKER SEGUIN
(clubdeportivolemoaberri.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario