SASKIBALOIA
Txingudi Saskibaloiak ez du
Emakumezkoen Ligako talderik izango. Klubak ezin izan du 70.000 euroko abala
ordaindu, eta atzo bukatu zen azken epea. Bi luzapen ere eman dizkio FEBek
elkarte bidasoarrari, baina gehiago ez onartzea erabaki du oraingoan. LEB2n ere
ezin izango du jokatu Hondarribia-Irunek, ezta Euskadi Mailako lehiaketetan
ere, multzoak eta egutegiak itxita baitaude. Gipuzkoa mailan jokatzea onartzen
ez badu, Hondarribia Irunen historia bukatu egingo da. Hamar urte egin ditu
jarraian emakumezkoen maila gorenean, eta Europako lehiaketetan ere parte hartu
izan du. Erreferente garbia galdu du horrela Gipuzkoako emakumezkoen
saskibaloiak. Hala ere, Txingudi Saskibaloiak harrobiko taldeekin jarraituko
duela ziurtatu du.
Hondartzan ez da goi mailako saskibaloirik izango
(thewangconnection.com)