ARRAUNKETA
Ama Guadalupekoak ezin izan zuen
larunbatean Hondarribian izan zen arraun giroa borobildu. Etxeko traineruak ez
zuen bere maila onena eman eta seigarren gelditu zen San Miguel Ligako estropadan.
Kaikuk nagusitasun osoz irabazi zuen eta Sestaora joan zen Hondarribiko
Bandera. Ohorezko txandako beste hiru treineruez gain, Tiranek eta Astillerok
ere Hondarribiak baino denbora hobea egin zuten.
Bigarren txandan irten da gaur
hortaz Hondarribia. Mendeku goseak mesede egin die mutilei eta estropada
txukuna egin dute. Bost ziabogako estropada berezia zen Pasaiako badiakoa, eta
berdeek abilezia erakutsi dute maniobretan. 19:59rekin, denborarik onena markatu
dute haien txandan eta Ohorezkoek ere nahikoa sufritu behar izan dute
erreferentzia hori hobetzeko. Azkenean Oriok eraman du bandera, Urdaibai izan
da bigarren eta hirugarren postuan gelditu da Hondarribia. Sailkapen nagusian
laugarren postua mantentzen du Hondarribiak eta sei puntura zabaldu du
Tiranekiko abantaila. Ohorezko txandan aterako da beraz Zarauzko Estropadako
lehenengo jardunaldian.
Bigarren ontziak bandera
Hondarribia Bk eman du berririk
onena Hondarribian, Arrantzaleen Kofradiako Bandera irabazi baitu. Sendo aritu
da etxeko ontzia eta bederatzi segundu atera dizkio Deustukoari. ARC2 Ligako
sailkapenean bigarren dago Hondarribia B, San Pedroko bigarren ontziaren
atzetik. Bost puntu daude moreen eta berdeen artean.
Entzun Arraun Elkarteko Edorta Kanpandegik Antxeta Irratian egindako asteburuaren balorazioa: