ESKUBALOIA
Aurredenboraldia hasi du Asobal
Ligara itzuliko den Bidasoak. Hamabost jokalariko taldea zuzendu zuen atzo
Fernando Boleak: Asier Zubiria, Urtzi Otegi, Mikel Mindegia, Asier Aranburu, Adrian
Crowley, Iñaki Susperregi, Victor Aldunate, Ander Ugarte, Asier Satrustegi,
Aitor Diaz de Cerio, Iñaki Cavero, Ekaitz Mujika, David Rincón, Fernando Rincón
eta Roberto Álvarez. Jon Azkue jubenil mailako Munduko Txapelketan dago eta
Ander Iriartek baimena du hilaren 21a bitarte. Taldeko kideen erdiak baino
gehiagok ez du sekula Asobalen jokatu. Erronka zirraragarria du aurretik
Bidasoak.
Irailaren 14ean hasiko da Asobal
Liga, baina lagunarteko hainbat partida jokatuko ditu lehenago talde
irundarrak. Amenabar Zarautzen aurka izango da lehenengoa, hilaren 20an edo
21ean. 23an Jacan jokatuko dute horiek Huescaren kontra. 30ean Egiako
Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan parte hartuko dute, Naturhouse La Riojaren,
Anaitasunaren eta Frantziako Nantesen aurka. Irailaren 3an edo 4an Balonmano
Aragón izango du Bidasoak aurkari Ejea de los Caballeros herrian eta 6an
Billere frantziarraren aurka jokatuko, du ligan estreinatu aurretik. Bitartean,
sei asteko aurredenboraldi gogorra du aurretik.
CD BIDASOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario