ESKUBALOIA
Asobal Ligan jokatuko du
Bidasoa-Irunek 2013-2014 denboraldian. Gaur eguerdian konfirmatu du klubak,
Artaleku Kiroldegian emandako prentsaurrekoan. Diru kontuak konponduta daude
eta dokumentazioa eta Federazioaren baiezko ofiziala besterik ez dira falta.
Lehenengo mailaren atarian gelditu zen Bidasoa maiatzeko play off-ean baina
ezin izan zuen zaleen aurrean igoera ospatu. Atletico de Madrid taldea
desagertzearekin batera atea ireki zaio berriro, eta oraingoan gurutzatu egin
du.
Ohorezko B Mailarako pentsatutako
taldea du Bidasoak eta fitxaketa bakar bat gehiago besterik ez da espero. Hala
ere, ilusioa eta gogoa ez zaizkio faltako talde irundarrari. Irailaren 14ean
itzuliko dira horiak goi mailako lehiara. Asobaleko talde indartsuenetariko bati
egingo dio bisita, Logroñon jokatuko baitu Naturhousen aurka. Artalekuko
lehenengo partidan beste historiko bat izango du aurkari, Frigoríficos Morrazo.
Astelehenean bertan abiatuko da Asobaleko Bidasoa berriaren aurredenboraldia,
Fernando Bolearen esanetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario