Zarautzen aurka irabazi du Aritzbatalden
ESKUBALOIA
AMENABAR ZARAUTZ 19-23 BIDASOA-IRUN
AMENABAR ZARAUTZ : De Carlos, Agote, Garate (1), Muguerza (2),
Sasiain (4), Lertxundi (1), Balenziaga (3), Aguirrezabalaga (1), Etxaniz (1),
Ondarroa (2), Alzaga (1), Atorrasagasti eta Beristain.
BIDASOA-IRUN : Zubiria,Otegi, Díaz de Cerio (1),
Álvarez ( 4), D.Rincón (2 ), Aldunate (1), Mugika (2), Aramburu (4), Jauregi,
F.Rincón, Ugarte (2), Iriarte (4), Susperregi ( 2) eta
Cavero (1)
Udako lehenengo
garaipena lortu zuen atzo Bidasoa-Irunek. Partida ofiziala izan zen, Euskal
Kopako lehenengo fasekoa. Aritzbatalden irabazita, mendekua hartu zuen, aurreko
astean Zarautzek Artalekun irabazi ondoren. Hasieratik
nagusitu zen Fernando Bolearen taldea eta atsedenaldirako 9-4ko abantaila
zeukan. Bigarren zatian Bidasoak erritmoa mantendu zuen, aldea 7 golera ere
zabalduz. 3-0eko partzial bat kenduta, Zarautzek ez zuen markagailua iraultzeko
aukerarik izan. Aranburu, Iriarte eta Alvarez izan ziren golegile onenak,
launarekin. Galiziarrak utzi zuen hala ere, albisterik txarrena. Hatzeko
luxazio batekin irten zen kantxatik.
Ostiralean
jokatuko du hurrengo partida Bidasoak. Egiako
Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan parte hartuko du eta finalerdia jokatuko du
Naturhouse La Riojaren kontra. Errioxakoa izango da hain zuzen ere, horien
lehenengo aurkaria Asobal Ligan. Euskal
Ligari dagokionez, irailaren 7an edo 8an jokatuko du Bidasoak hurrengo partida.
A multzoko beste partidako irabazlearen kontra izango da, Ereintzaren edo
Barakaldoren kontra hain zuzen ere.
Aurtengo ekipazioa estreinatu zuen atzo Bidasoak (CD BIDASOA)
No hay comentarios:
Publicar un comentario