Hondarribia Bk igoera play-offa jokatuko du
ARRAUNA
Azken asteotako maila eman du
Hondarribiak Kontxako Estropaden aurreko asteburuan. Laugarren izan zen Ama Guadalupekoa larunbatean Portugaleten.
Igandean aldiz zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten berdeek.
Ohorezko txandan ondo moldatu ziren baina azken txanpan ezin izan zuten
Oriorekin eta Urdaibairekin lehiatu. Gainera, bigarren txandako Tiranek, Astillerok eta San
Juanek ere denbora hobea egin zuten. Bietan Kaikurena izan zen ontzirik
azkarrena eta hortaz San Miguel Liga erabakita gelditu da. Sailkapenean laugarren tokian egonkortuta dago
Hondarribia, 140 punturekin. Hamahirura duka aurretik Orio, eta hamabostera
atzetik, Tiran galiziarra.
Ligako bi estropada gelditzen dira,
baina lehenago, Kontxako Estropadak jokatuko dira, asteburu honetan bertan
hasita. Ostegunean izango da sailkapen estropada eta Hondarribiak zazpi
txarteletako bat eskuratzeko borrokatuko du.
B ontzia play off-ean
ARC2ko Hondarribia Bk bere mailan
jarraitzen du eta bigarren izan da berriro asteburuko bi estropadetan. Sailkapenean bigarren gelditu dira
gazteak. Hortaz, San Pedro Bk igoera zuzena lortu du Hondarribiak eta Deustuk
ARC1era igotzeko play-offa jokatuko dute, maila horretan azken aurreko izan den
Zarautzekin batera. Larunbatean Erandion eta igandean Hondarribian jokatuko da
fasea eta hiruetan onenak bakarrik lortuko du datorren urtean ARC1 ligan
lehiatzea.
eitb.com
Arraun Elkarteko Edorta Kanpandegiren balorazioa Antxeta Irratian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario