FUTBOLA
OIARTZUN 1-1 REAL UNION
REAL UNION: Otermin, Morcillo, Valin, Aimar,
Kevin Madina, Rodellar, Ander Sanchez, Gabilondo, Juan Dominguez, Balerdi eta
Goikoetxea. Bigarren zatian: Santamaria, Granado, Gomez, Vizcaino, Urbieta,
Endika, Sanchez, Reno, Bello, Ceberio eta Rodri.
Real Unionek ezin izan zuen atzo aurredenboraldiko
lehenengo partida irabazi. Nagusi izan zen ia partida osoan zehar baina ez zuen
emaitza borobildu. Aimar Sagastibeltzak egin zuen irundarren gola lehenengo
zatiko hogeigarren minutuan. Ander Sanchezek kornerra atera zuen eta
burukada ederraz sartu zuen gola leitzarrak. Bigarren zatian harrobiko
jokalariek osatutako hamaikakoa zelairatu zuen Sergio Franciscok. Defentsako oker batek berdinketa
ekarri zuen arren, lan handia egin zuten gazteek eta aurre egin zioten
Hirugarren Mailako talde den Oiartzuni. Bigarren gola sartzeko aukerak ere izan
zituzten txuribeltzek.
Abaroa ere txuribeltz
Real Unionen utzita jokatuko du Mikel Abaroa
lekeitiarrak. Realak fitxatu eta talde irundarrari utzi dio datorren
denboraldirako. Abaroa 24 urteko
erdilaria da eta Eibarren jokatu du azken urteotan. 2012-2013 denboraldian
jokalari garrantzitsua izan zen Gaizka Garitanoren taldean eta 31 partida
jokatu zituen ligan.
MIKEL ABAROA
No hay comentarios:
Publicar un comentario