PILOTA
Hondarribian jokatuko da Munduko
Pilota Biltzarraren binakako txapelketa. Gaur bertan hasiko da, 20:00etan
Jostaldin, Jai Alive enpresak antolatuta. Aritz Erkiaga-Txasio bikotea Olharan-Ibai
Erkiagaren kontra arituko da. Txapelketako partida guztiak Jostaldin jokatuko
dira, bat izan ezik, Hilaren 22ko finalerdia Gernikan izango da. Finala aldiz
Hondarribian jokatuko da uztailaren 26an.
Partida bakoitzaren sarrera 12 euroan
jarriko dute salgai. Hondarribiko eta Hendaiako turismo bulegoetan eros
daitezke eta ostiralero Jostaldin, 19:00etatik aurrera. Zesta puntaz gozatzeaz
gain paella jan eta herriko txakolina edo Errioxako ardo beltza edateko aukera
izango da.
diariovasco.com