FUTBOLA
Imanol Idiakezek ez du Real Union
entrenatzen jarraituko. Beste urte baterako kontratua zuen arren, hura lehenago
eteteko akordioa lortu du klubarekin. Azken asteotan behin baino gehiagotan
onartu du egonkortasun ekonomikorik gabe jarraitzeko asmorik ez zuela eta bere
asmoa konfirmatu egin da. Toledo izango da ziurrenik entrenatzaile
donostiarraren hurrengo geltokia. Duela urte bete iritsi zen Idiakez Stadium
Galera eta zailtasunei aurre egin eta denboraldi ona osatu ondoren,
hitzartutakoa bete gabe utziko du elkarte irundarra.
Entrenatzailea aurkitzeko lanean
ari da dagoeneko Real Union. Hala ere, ez da hurrengo denboraldiari begira
iritsiko den lehenengo berrikuntza izango. Aski ezaguna den jokalari bat izan
da talde txuribeltzaren lehenengo fitxaketa. Eneko Romo Stadium Galera
itzuliko da, urte batez Tafallako Peña
Sporten aritu ondoren. Golegile onena izan da talde nafarrean eta elastiko
txuribeltza jantziko du berriro 2013/2014 denboraldian.
ENEKO ROMO
(rayoherald.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario