FUTBOLA
Bost jokalari lotu
ditu Real Unionek hurrengo denboraldirako. Bi erdilari alde batetik, Iker
Rodellar eta Lander Gabilondo. 26 urteko donostiarrak dira biak, Realeko eta
Osasunako filialetatik pasatakoak. Ezinbesteko pieza izan dira gainera haien
azken taldeetan. Peña Sporten aritu da Rodellar eta Amorebietan Gabilondo.
Defentsarako
beste bi jokalari iritsi dira, Mikel Azkoiti eta Aimar Sagastibeltza. 26 urteko
azkoitiarra da Mikel. Anaitasuna eta Lagun Onak taldeetan aritu ondoren, Sestao
Riverren jokatu du azken denboraldian. Sagastibeltza 29 urteko leitzarra da eta
Eibarren aritu da aurten. Teruelen eta Nastic Tarragonan jokatu du lehenago.
Aurrelari
posturako beste aspaldiko ezagun bat itzuli da. Iñaki Goikoetxea debarra hain
zuzen ere. 31 urte ditu Goikok eta Badalonan eta Amorebietan aritu da Irundik
kanpo izan den bi denboraldietan.
IKER RODELLAR
(fieldoo.com)
LANDER GABILONDO
(vimeo.com)
AIMAR SAGASTIBELTZA
(elcorreo.com)
MIKEL AZKOITI
(vavel.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario