ARRAUNKETA
Asteburu borobila izan du
Hondarribia Arraun Elkarteak. Bi bandera irabazi ditu eta harrera berezia izan
zen atzo herrian. Larunbatean hirugarren izan zen Hondarribia Pasaian,
erlojuaren kontrako estropadan, Orioren eta Kaikuren atzetik. Igandean Ohorezko
Txandan irten zen Orion eta denboraldiko bigarren bandera eskuratu zuen. Kaikuk
akats handia izan zuen lehenengo ziabogan. Hala ere, jarraitu ezineko erritmoa
ezarri zuen Ama Guadalupekoak eta zazpi segundo atera zizkion Urdaibairi.
Aipatzekoa izan zen Ioseba Amunarriz patroiaren lana. KAE2 ligan dabilen
Hondarribia Bk ere bandera eskuratu zuen Pasaian. Azkarrena izan zen
erlojupekoan eta Errenteria Hiria ikurriña Hondarribira eraman zuen.
Laugarren sailkapenean
Azken asteotako helburua bete du
Hondarribiak. Laugarren postuan dago San Miguel Ligako sailkapenean, eta bertan
mantentzeko lan egingo du aurrerantzean. Orioren erregulartasunak saria izan du
eta lidertzan dago momentu honetan. 91 punturekin berdinduta dago Kaiku eta
hiru gutxiago ditu Urdaibaik. Alde handia du oraingoz hirukote horrek, 77
baititu Hondarribiak. Hurrengo asteburuan Getxon eta Zumaian jokatuko dira San
Miguel Ligako estropadak.
todoremo.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario