ARRAUNKETA
Denboraldiko lehenengo garaipena
lortu du gaur Hondarribiak. Donostian irabazi du Eusko Label bandera, Kontxako
badiako eszenatoki historikoan. Bigarren txandan atera dira berdeak, eta
irteeran nahiko atzean gelditu ondoren, paladaz-palada Kaikurekiko aldea
murrizten joan dira. Bost segundoko desabantaila zuten lehenengo ziabogan.
Poparian nagusi izan da Ama Guadalupekoa eta bigarren maniobrarako buruan
zegoen. Azken bi luzeetan abantaila handitu dute
hondarribiarrek, bukaerako 24 segundoko amildegia ireki arte. Denbora ona zen
21:20koa, baina Ohorezko Txanda zegoen aurretik.
Urdaibaik Hondarribiaren
erreferentziak hobetu ditu estropadaren lehenengo zatian: Hala ere, ezin izan du bidasoarren
azken txanpa hobetu. Eusko Label bandera eta Ligako hamabi puntuak Hondarribira
joan dira. Zalantzaz beteriko hasieraren ondoren, mamuak uxatu ditu Mikel
Orbañanosen taldeak. Konfiantzaz indarberritu da Hondarribia, eta bosgarren
postura igo da gainera San Miguel Ligako sailkapen orokorrean.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario