Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/07/03

Hiru domina Sevillatik Bidasoara

ARRAUNKETA
Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa izan zen Sevillan ekainaren 28, 29 eta 30ean. Hiru domina lortu zituzten eskualdeko taldeek senior mailan. Lemazainik gabeko bikoan hirugarren izan ziren Santiagotarrak-eko Mikel eta Iñigo Aragon anaiak. Azken postuan irten zen bikote irundarra eta paladaz palada aldea murrizten joan ondoren, bigarrenengandik oso gertu gelditu zen. Modalitate berdinean baina emakumezkoen mailan, Hondarribiko bikoteak jantzi zuen brontzezko domina. Maialen Arrizabalaga eta Naroa Gimenez izan ziren ontzian.  Zortziko seniorrean ere, Hondarribiko neskak igo ziren podiumeko hirugarren koskara.  Maialen Arrizabalaga, Amaia Arrizabalaga, Naroa Gimenez, Amaia Silvo, Garazi Lasarte, Naiara Osa, Ane Lekuona eta Ihintza Palacin aritu ziren arraunean eta Zuriñe Alberdi izan zen lemazaina.

santiagotarrak.com




No hay comentarios:

Publicar un comentario