ARRAUNKETA
Asteburu kaskarra izan du
Hondarribia Arraun Elkarteak emaitzei dagokienean. Bartzelonako estreinaldi
itxaropentsuaren ondoren, ohorezko txandan egonkortzeko aukera zuten berdeek.
Baina alderantziz izan zen. Larunbateko estropadan bertan, Laredon, hoberenen taldetik
kanpo gelditu zen. Lehenengo kalean arraun egiteak kalte egin zion Ama
Guadalupekoari eta laugarren gelditu zen txandan. Ondorengo txandetako San
Juanek, San Pedrok, Portugaletek eta Astillerok aurrea hartu zioten eta guztira
zortzigarren postuan sailkatu zen.
Igandean Portugaleten bigarren
txandan irten behar izan zuen Hondarribiak. Itsasoan baino okerrago aritu ziren
berdeak ibaian eta hamargarren posturaino egin zuten atzera. Minutu erdi baino
gehiago galdu zuen Ama Guadalupekoak irabazle izan zen Tirango ontziarekiko.
San Miguel Ligako sailkapen orokorrean zortzigarren dago Hondarribia eta
hamazazpi puntu besterik ez ditu pilatu lehenengo hiru estropadetan. Galizian
izango da San Miguel Liga datorren asteburuan. Sanxenxon larunbatean eta Moañan
igandean.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario