Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/07/13

Etxeko entrenatzailearen alde egin du Real Unionek

FUTBOLA
Sergio Francisco izango da Real Unioneko entrenatzaile. Atzo lortu zuen akordioa klubarekin, eta  astelehenean egingo dute aurkezpen ofiziala. Imanol Idiakezen laguntzaile izan da Sergio azken denboraldian eta agintea hartuko du datorrenean. 34 urteko irundarra da, hainbat urtetan jokalari txuribeltz izandakoa. 2002/2003 denboraldian lehenengo, eta  2005etik 2011ra ondoren. Entrenatzaile moduan ez du esperientziarik izan eta ardura handia izango du datorren denboraldian. Azken urteotako testuingururik zailenean dago Real Union. Taldeko jokalari gehienek kluba utzi dute eta eraldaketa handia jasango du halabeharrez. Fitxaketak egiteko muga zurrunak izango ditu klubak, erdira murriztu baitu lehenengo taldearen aurrekontua. Lehenbailehen jarri beharko dute lanean, uztailaren 24an aurreneko lagunarteko partida izango duelako Real Unionek. Reala izango du aurkari Stadium Galen.

SERGIO FRANCISCO
(realunion.incondicionales.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario