ARRAUNKETA
Asteburu kaskarra izan da San Miguel Ligako Hondarribiko traineruarentzat. Larunbatean Ohorezko Txandan irten zen Getxon, baina ezin izan zuen Kaikuren erritmo bortitza jarraitu, ezta Orio eta Urdaibairena ere. 21:33ko denborarekin bukatu zuen estropada eta zazpigarren izan zen guztira. Igandean bigarren txandan abiatu ziren berdeak Zumaian, larunbateko sailkapena hobetzeko asmoz. Emaitza okerragoa izan zen eta zortzigarren gelditu ziren. Sailkapen nagusiko laugarren postua mantentzen du oraindik Hondarribiak, baina bi puntu besterik ez dizkio ateratzen Tirani, eta bost Portugaleteri.
Bigarren bandera B ontziarentzat
Askoz hobea izan da asteburua Hondarribia Brentzat. Larunbatean bigarren izan ziren gazteak Algortan eta atzo bandera irabazi zuten berriro Pasaian. ARC2ko sailkapenean bigarren postuan daude eta puntu bakarreko aldea dauka San Pedro Bk. Filialen arteko lehia estua izango da hurrengo estropadetan.

diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario