Asobal Ligako talde izan daiteke Bidasoa-Irun
ondorengo orduetan. Atletico de Madrid taldea desagertu ondoren, haren plaza
betetzeko aukera izan du Academia Octaviok. Maila galdu du aurten talde
asturiarrak. Hala ere, ezin izan du zorrak kitatzeko dirua bildu, eta aukerari
uko egin dio. Bidasoa-Irun da hurrengoa zerrendan, bigarren izan baitzen
maiatzean Irunen jokatutako play off-ean. Ondorengo orduetan jasoko du talde
irundarrak goi mailan jokatzeko proposamena. Azken asteotan beharrezko
dokumentazioa eta dirua biltzen aritu da Bidasoa eta litekeena da erantzuna
baiezkoa izatea. Igoerak ihes egin zien irundarrei Artalekuko kantxan. Baina
bigarren izateak sari handia izan dezake. Sei urte luzeren ondoren, Asobal Ligara
bueltatu daiteke Bidasoa-Irun.
Igoera ospatu nahi dute zaleek
(diariovasco.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario