FUTBOLA
REAL UNION 1-7 REAL SOCIEDAD
REAL UNION 1-7 REAL SOCIEDAD
REAL
UNION : Otermin, Piette, Sagastibeltza, Valin, Azkoiti, Rodellar,
Gabilondo, Eneko Romo, Goikoetxea, Dominguez eta Balerdi. Bigarren zatian
jokatu zuten: Santamaria, Morcillo, Vizcaino, Luis Rodriguez, Urbieta, Ander
Sanchez, Endika Etxeberria, Luis Ceberio, Kevin, Rodrigo.
REAL
SOCIEDAD: Royo, Zaldua, Ansotegi, Inigo Martinez, De la Bella, Markel Bergara,
Ros, Sangalli, Zurutuza, Griezmann eta Agirretxe. Bigarren zatian jokatu zuten:
Elustondo, Seferovic, Prieto, Vela, Pardo, Chory Castro, Cadamuro, Jose Angel,
Etxabeguren.
Golak: 1-0: Valín, min.19.
1-1: Ansotegi, min.31. 1-2: Agirretxe, min.41. 1-3: Griezmann, min.58. 1-4:
Seferovic, min.70. 1-5: Seferovic, min.72. 1-6: Seferovic (pen., min.80). 1-7,
min-89: Seferovic.
Epailea: Azpilikueta.
Epailea: Azpilikueta.
Gol sorta gutxienekoa izan zen Real Unionen
aurredenboraldiko lehenengo partidan. Lehenengo taldean arituko diren
jokalariak zelairatu zituen hasieran Sergio Franciscok, eta lehenengo zati
duina egin zuten. Gogoratu behar da bi asteko aldea zuela Realak entrenamenduei
dagokienean. Valinek estreinatu zuen marlagailua txuribeltzentzat, baina
Ansotegik eta Agirretxek azkar irauli zuten, buruz egindako golei esker. Jokoa
baino aukera gehiago izan ziren atsedenaldiaren aurretik.
Aldagelatik bueltan goitik behera aldatu zuen
taldea Sergio Franciscok. Piette utzi zuen eskuin lateralean eta harrobiko
jokalariak zelairatu zituen hamaikakoa osatzeko. Oraindik jubenil mailan dauden
jokalariak zeuden horien artean. Lehenengo minutuetan txuri-urdinei eutsi
zieten. Hala ere, denborarekin maila ezberdintasuna agerian gelditu zen eta
Seferovic aurrelaria sartzearekin batera partida hautsi zuen Realak. Albiste okerrena Samuel Piette berak utzi zuen. Orakatila
bihurritu zuen eta bi aste beharko ditu osatzeko.
Aldarrikapena eta
omenaldia
Bi taldeak Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren
aldeko pankartarekin irten ziren zelaira. Ondoren, Iker Gabarainek klubaren eta
zaleen omenaldia jaso zuen. Zortzi denboraldi egin ditu tolosarrak Irunen, eta
atzo ohorezko sakea egin zuen.
Fernando Lozano
No hay comentarios:
Publicar un comentario