Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/06/06

Urtzi Otegik eta Aitor Díaz de Ceriok Bidasoan jokatuko dute

ESKUBALOIA
Bidasoa-Irun taldeak akordioa lortu du Urtzi Otegi eta Aitor Díaz de Cerio jokalariekin. Kontratuen sinadura besterik ez da falta fitxaketak ofizial egiteko. Biak  Errenteriako Ereintza Aguaplast taldean aritu dira 2012/2013 denboraldian eta Artalekuko taldean jokatuko dute hurrengoan. Urtzi Otegi atezaina Bidasoaren harrobian hazitakoa da hala ere. Lehenengo taldean jokatzera ere iritsi zen eta etxera itzuliko da hortaz. Díaz de Cerio errenteriarra da, eskuin hegalean jokatzen du eta 71 gol sartu ditu azken denboraldian.


Hilabetea ere ez da pasa Bidasoak igoera play off-a jokatu zuenetik eta lehenengo mugimenduak hasi dira bulegoetan. Leo Renaudek Asobalerako bidea hartu zuen Ciudad Encantada Cuencan jokatzeko eta ondoren Alexis Gimenok eta Alberto Mouriñok taldean jarraituko ez zutela jakinarazi zuen klubak. Azken bi horien hutsuneak beteko dituzte Otegik eta De Ceriok. Bidasoaren hurrengo helburua Leo ordezkatzeko moduko ezker laterala aurkitzea izango da.

URTZI OTEGI

AITOR DÍAZ DE CERIO

No hay comentarios:

Publicar un comentario