Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/06/06

Bidasoako Zikloturista Bira izango da igandean

TXIRRINDULARITZA
Bidasoako 28. Zikloturista Bira jokatuko da igandean, Hondarribiko Txirrindularitza Elkarteak antolatuta. Azken hiru urteotan Patxi Vila Martxa bezala berrizendatua izan den probak bi ibilbide proposatzen ditu. Goizeko 8:30etan abiatuko dira biak Hondartza Kiroldegitik. Ibilbide laburra 80 kilometrotakoa da, eta luzea 132 kilometrokoa.

Nolanahi ere, Erlaitz, Jaizkibel bitan (Hondarribitik eta Lezotik), Aritxulegi edo Aginako portuak gainditu beharko dituzte.Segurtasun neurri bereziak hartu dituzte aurten. Aritxulegiko tunela argiztatzea erabaki dute batetik, eta bestetik, Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulian aritu diren 20 moto baliatuko dituzte lasterketaren jarraipena egiteko.

Lasterketarako dortsalak www.kirolprobak.com webgunean eskura daitezke, 20 eurotan federatuentzat, edo 29 eurotan federatuak ez daudenentzat . Haien banaketa igandean bertan goizeko 7:00etatik aurrera egingo dute Hondartza Kiroldegian. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario