Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/06/04

Hirugarren izan da Ion Areitio Munduko Kopako bigarren proban

TRIALSIN
Podiumera igo zen Ion Areitio Munduko Trialsin Kopako bigarren proban.  Poloniako Walbryzch herrian jokatu zen asteburuan eta Alemanian lortutako emaitza hobetu zuen hondarribiarrak. Finalerdian bosgarren izan ondoren, hirugarren sailkatu zen lau hoberenen superfinalean. Abel Mustieles eta Dani Comas izan zituen aurretik.  Munduko Kopako sailkapen nagusian ere hiru txurrindulari horiek daude buruan. Alemaniako proba irabazi zuen Benito Ros nafarra ez zen Polonian lehiatu eta lehenengo postuetatik kanpo gelditu da.  Abel Mustieles da liderra 235 punturekin eta hogei gutxiago ditu, orain hirugarren dagoen Ion Areitiok.

esciclismo.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario