Hondarribiko Stop Kaleratzeak
plataformaren aldeko zesta punta jaialdia izango da Jostaldi pilotalekuan,
ekainaren 21ean. Hondarribiko Pilota Eskolak proposaturik antolatu dute eta Jai
Alive enpresako puntista profesionalek parte hartuko dute. Iturbide-Zabalak
Moresmau-Susoren kontra jokatuko dute lehenik, eta jaialdiko partida nagusia
Olharan-Konpa eta Korta-Erkiaga II.aren artekoa izango da. Partidak 20:30etan
hasiko dira Jostaldin baina lehenago kalejira abiatuko da, 19:00etan Portutik. Profesionalen
jaialdia izango bada ere, sarrera borondatezkoa izango da eta diru kutxak
jarriko dituzte nahi duenak ahal duena eman dezan.