ARRAUNKETA
Laugarren izan da Hondarribia
Bartzelonan jokatutako Euskadi Basque Country banderan. Bigarren txandako
azkarrena izan da Ama Guadalupekoa eta 20:09ko denbora egin du, lehenengo
txandako Kaikuren eta Orioren atzetik geldituz. Lehia estua izan dute berdeek
Portugaleterekin. Jarrillera izan da
hasieran erritmo azkarrena jarri duena, baina balizara iristean maniobra
kaskarra egin dute ezkerraldekoek.
Txandaren hurrengo bi laurdenetan gidoia berdina izan da. Luzeetan
Portugaletek abantaila hiru segundora ere zabaldu duen arren, Hondarribia
parean jarri zaio ziaboga bakoitzean. Azken maniobraren ondoren lasterketaren
burua hartu du Ama Guadalupekoak eta ez dio ihes egiten utzi. Joseba
Amunarrizek 0 kaleraino eraman du ontzia eta bertatik hiru segundoko aldea
lortu du Hondarribiak.
Ezustekoa hirugarren txandan
iritsi da. Urdaibaik erakustaldia eman eta Kaikuren denbora txikitu egin du,
hamar segundu gutxiagorekin (19:51). Bandera eta lidertza eskuratu ditu
Bermeoko taldeak, denboraldian zehar garaipen sorta lortzeko hautagai sendoa
dela frogatuz. Hondarribia laugarren postuan gelditu da sailkapenean, eta
ohorezko txandan irtengo da ekainaren 29an Laredon jokatuko den estropadan.
eitb.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario