ARRAUNKETA
Igandean abiatuko da aurtengo
traineru denboraldia. San Miguel Ligako lehenengo jardunaldia jokatuko da Bartzelonan. Ondoren beste hemezortzi
estropada puntuagarri izango dira, irailaren 15a bitarte luzatuko baita Liga.
Euskadi Basque Country bandera egongo da jokoan igandean eta estropadetaz gain
asteburu osorako agenda antolatu da Bartzelonan, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez.
Asteartean egin zen lehenengo
jardunaldiko txanden zozketa. Hondarribia bigarrenean arituko da,
Portugaleterekin, Pedreñarekin eta Astillerorekin batera. Hilabeteak
daramatzate berdeek entrenatzen eta aurkariekin lehiatu eta eman dezaketen
maila probatu nahi dute lehenbailehen. Hondarribiak ez du fitxaketa entzutetsurik
egin, baina azken urteotako arraunlari multzoa mantenduko du. Hori izango da
Ama Guadalupekoaren indarra.
Informazio gehiago: http://www.antxetairratia.com/recordings/news/san-miguel-liga-abiatuko-da-igandean/
donostia.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario