AUTOMOBILISMOA
Europako Nascarrean orain arte jokatu diren
sei lasterketak irabazi ditu Ander Vilariñok. Asteburuan Britainia Handiko
Brands Hatch zirkuituan egin ziren bietan ere azkarrena izan zen. Larunbatean
irabazi ondoren, “pole” postutik irten zen igandean eta erritmo bizia jarrita
aise gainditu zituen aurkariak. Sailkapenko txapeldun izan zen hondarribiarra
joan den urtean eta bide berdina darama 2013 honetan ere. Europako Nascarreko
hurrengo lasterketak Toursen egingo dira (Frantzia), uztailaren 6an eta 7an.
motor.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario