ATLETISMOA
Ligako
azken jardunaldia jokatu dute asteburuan Super Amara BATeko bi taldeek. Neskak
laugarren izan ziren Burgosen, eta zazpigarren mutilak Valladoliden. BATeko
neskak lau probatan izan ziren garaile. Teresa Errandoneak ehun metro hesietan
irabazi zuen, Teresa Zaraguetak altuera jauzian, Malen Ruiz de Azuak pertika
jauzian eta Olatz Arrietak luzeera jauzian. Mutilak bi aldiz igo ziren
podiumera. Bigarren izan zen Mikel Matey altuera jauzian eta hirugarren Gaizka
Ormazabal 400 metro hesietan. Aurreko jardunaldian libratu ziren jaitsieraz bi taldeak,
hortaz, Lehenengo Mailan lehiatuko dira bidasoarrak hurrengo denboraldian ere.
bidasoaldia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario