Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/06/03

Hondarribiak eta Union Bk ez dute denboraldia nahi bezain ondo bukatu

FUTBOLA
Eguraldiarengatik atzeratutako partida jokatu zuen Hondarribia Futbol Elkarteak ostiralean. 0-3 galdu zuen Aloña Mendiren aurka eta sailkapeneko seigarren postuan bukatu du horrela liga. Beriori aurrea hartu eta bosgarren gelditzeko aukera zuten berdeek, baina pozik egoteko moduko denboraldia osatu dute hala ere. Lehenengo postuetako lehian izan ziren hondarribiarrak lehenengo jardunaldietan, beheraldi txiki bat jasan zuten ondoren eta indartsu bukatu dute lehiaketa. Denboraldian zehar zaleengandik jaso duten babesa eskertu zuten ostiraleko partidaren amaieran.

Real Union Bk ere ezin izan du denboraldia borobildu. Play off-a jokatzeko aukerarekin iritsi zen azken jardunaldira, baina irabaztera behartuta zegoen eta Hernaniren emaitzaren zain egon beharko zuen gainera. Bana berdindu zuten txuribeltzek Zarautzen eta saririk gabe gelditu ziren horrela. Oiartzun izan da zuzenean Hirugarren Mailara igo den taldea eta Hernanik play off-a jokatuko du. Real Union B hirugarren postuan gelditu da eta hurrengo denboraldian saiatu beharko du berriro. Talde gaztea du filialak eta etorkizun oparoa izan dezake.

diariovasco.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario