Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/06/07

Kapital handitzea aurkeztu du Real Unionek

FUTBOLA
Kapital handitze kanpainia aurkeztu du gaur eguerdian Real Unionek. Maiatzaren 31ko Batzorde Orokorrean onartu zen eta astelehenean bertan jarriko da martxan.  Zorra arintzea eta klubaren ekonomia onbidean jartzea izango da haren helburua. “Denen laguntza behar du momentu honetan Real Unionek”, aipatu du Ricardo García presidenteak. “SOS mezua bidaltzen diogu Bidasoa eskualde guztiari”. Ekainaren 10ean abiatuko da kanpainia eta urriaren 30a bitarte luzatuko da. Hiru fase ezberdinetan banatuta egongo da. Denbora horretan 750.000 biltzea espero du García presidenteak: “Badakigu gizartearen egoera azken urteotako okerrena dela, baina badakigu baita ere, Irunen Real Unionekiko sentimendu handia dagoela”.
                Hamar euroko balioa izango duten 75.000 akzio igorriko ditu klubak. Lehenengo fasean zehar, gaur egun akziodun direnek lehentasuna izango dute horiek eskuratzerako orduan. Bi akzioko, hirugarren bat lortzeko eskubidea izango du bakoitzak. Gehienez klubaren kapitalaren %2aren jabe izaten jarraituko luke akziodun handienak. ”Klubaren filosofia orain arte izan denaren berdina da. Akzioak ahalik eta gehien banatu nahi ditugu”, baieztatu du presidenteak. Hala ere, norbanako edo enpresaren batek zati handiago bat eskuratu nahi balu, nagoziatzeko prest egongo litzateke kluba: “Proposamen bat iritsiko balitz, akziodunen batzarrean eztabaidatuko genuke”.
                Ekainaren 10etik uztailaren 14ra bitarte luzatuko da lehenengo fasea. Bigarrena kredituen konpentsazio bitartez egingo da uztailaren 31ra arte eta hortik aurrera akzioen esleipena librea izango da. Azken bi fase horietan ere, lehentasuna izango dute klubeko bazkide, akziodun, kolaboratzaile eta babesleek. Akzioen harpidetza eta ordaintzea klubeko bulegoetan edo Sabadell Guipuzcoano eta Kutxabank banketxeetako sukurtsaletan  egin daiteke. Informazio gehigarria bulegoetan eta realunionclub.com web gunean eskuratu daiteke. “Edoizein kezka duen edonorekin elkartzeko prest gaude”, ziurtatu du Ricardo Garcíak.

Epe motzeko arazoa zintzilik
Etorkizunerako egonkortze bati begira aurkeztu du Real Unionek kapital handitzea. Baina hiru asteko epe motzean konpondu beharreko arazo handia dauka. 300.000 zor dizkie aurtengo lehenengo taldeko jokalariei eta kopuru hori ekainaren 30a baino leheneago ordaindu beharko du. Horrela izango ez balitz, Hirugarren Mailara jaitsiko litzateke taldea. Fronte horretan lanean ari direla azaldu du gaur Ricardo Garciak: “Enpresa eta erakundeekin biltzen ari gara eta San Martzialak baino lehen arazoa konpontzea espero dugu. Ez dugu denborarik galduko”. Atzera kontaketa aspaldi hasi zen.

diarioinformación.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario