Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/12

Igoera faseko finala jokatuko du Bidasoak Artalekun


ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 24-20 SD TEUCRO
BIDASOA-IRUN : Zubiria, Mouriño, Ugarte (1), , Gimeno, Crowley (8), F.Rincón (1), D.Rincón(5), Álvarez (3), Ruiz, Aldunate, Amundarain, Aramburu, Renaud (4), Villamía, Susperregi, Azkue (2).
SD TEUCRO:  Bar, Armán, Vidal, Fernández (2), Pombo (1gol), Chapela (4), Porto, Moreira (2), Rial ( 7), García-Alen, Villar (2), García (1) , Pedreira, Asensio (1), Sio
PARTZIALAK:  5´(1-0),10´(6-2), 15´(6-3),20´(6-6),25´(8-6),30´(10-7), 35´(11-9),40´(13-12),45´(15-14),50´(18-16),55´(20-18), 60´(24-20)

Garaipen bakarra behar du Bidaso- Irunek Asobal Ligako talde izateko. Finalerdia gainditu ondoren, Puente-Genilen kontra jokatuko du gaur maila gorenera igotzeko partida erabakigarria (12.30).  Atzoko lehia estuak kontuan izanda, nekea faktore garrantzitsua izango da finalean. Ia gainontzeko guztia, aldeko izango du Bidasoak. Zaleen babesa funtsezkoa izan zen finalerdian eta hare gehiago izan beharko luke gaur. Garai onenetako Artaleku behar du Bidasoa-Irunek. Bere historiako pasarte garrantzitsua borobildu dezake gaur talde irundarrak.

Testuinguruak baldintzatuta Hondartzan jokatu behar izan zuen atzo Bidasoak. Eta bere historiako arratsalde gogoangarrienetako bat bizi izan zuen Hondarribiko Kiroldegiak. Harmailak kolore hori eta urdinez jantzi ziren eta zaleek, berotzera irten zireneteik adoretu zituzten jokalariak. Gauzak horrela, partida hasiera bikaina egin zuen Bidasoak. Defentsa sendoari eta Zubiriaren geldituei esker 6-2ko abantaila esanguratsua lortu zuen hamargarren minuturako. Hala ere, Teucrok berpiztea lortu zuen hutsartearen ondoren. Partidako lehenengo berdinketa jarri zuten markagailuan hemeretzigarren minutuan (6-6). Hamar minutu egin zituen hortaz Bidasoak golik sartu gabe. Crowleyk egin zuen zazpigarrena eta Leok jarraian zortzigarrena. Hiru goleko aldea berreskuratu zuten horiek atsedenaldiaren aurretik (10-7).

Bigarren zatiaren hasiera oso ezberdina izan zen. Teucro defentsan estutzen hasi eta markagailuan hurbiltzen joan zen, partidako lehenengo abantaila lortu arte (11-12). Momentu larria izan zen Bidasoarentzat baina Leoren eta Crowleyren golek abantaila eman zioten berriro. Hogei minutu falta ziren eta abantaila oso txikia zen oraindik. Horrela jarraitu zuen, zortzi minuturen faltan Teucrok berriro berdinketa ezarri zuen arte (18-18).  Hor bukatu zen galiziarren lehia. Zaleek lagunduta, azken ahalegina egin zuen Bidasoak. Defentsan estutu zuen berriro eta Crowleyren gol sortari esker sei golera ere handitu zuen markagailuko aldea. Azkenean 24-20koa izan zen emaitza eta jokalari eta zale horiek elkarrekin ospatu zuten finalerako sailkatzea. Urrats bakar bat gehiago eman behar du Bidasoak. Artalekuk eztanda egin dezake gaur eguerdian.


No hay comentarios:

Publicar un comentario