Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/09

Aukera historikoa izango du Bidasoa-Irunek

ESKUBALOIA
Sei urte luzeren ondoren Asobal Ligara bueltatzeko aukera ezin hobea izango du asteburuan Bidasoa-Irunek. Etxean jokatuko du igoera fasea, azken zortzi partidak irabazita, hirugarren postuan bukatu baitzuen liga. Denboraldi hasieran pentsaezina zena lortu du talde horiak, eta zabaldu duen atea zeharkatu nahi du orain. Bi partida besterik ez ditu aurretik. Larunbatean jokatuko du lehenengoa, Teucroren kontra Hondarribiko Hondartza Kiroldegian (17:00). Finalerdia gaindituz gero, Alcobendas-Puente Genil partidako irabazlearen aurka jokatuko du finala. Igandean izango da lehia erabakigarria, Irungo Artaleku Kiroldegian (12:30).

Etxean jokatzearen abantaila izango du Bidasoak. Hondartza lepo beteta egongo da eta finalera iritsita, Artalekun ere giro ederra izango da zalantzarik gabe. Baina itxaropentsuena, taldearen momentu bikaina da. Hamaikatik bederatzi partida irabazi ditu bigarren itzulian Fernando Bolearen taldeak. Horietatik zortzi segidan. Play off-eko hiru aurkariak gainditu ditu azken txanpan. Hala ere, kantxa gainean frogatu beharko du Bidasoak nagusitasuna. Azken jardunaldietako maila ematen badu, Asobal Ligako talde izan daiteke igandean. 

cdbidasoa.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario