Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/07

Bihar abiatuko da Bidasoa Itzulia


TXIRRINDULARITZA
Asteazkenetik larunbatera jokatuko da 41. Bidasoa Itzulia. 23 urtez azpiko mailako froga izango da. Lau etapa izango ditu lasterketak eta eskualdeko errepideetan zehar arituko dira txirrindulariak egunero.

Irungo Urdanibia plazan abiatuko da Itzulia asteazkenean eta Irunen bertan amaituko da lehenengo etapa. 118km-ko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek eta Gurutze, Orio eta Meagas mendateak gainditu beharko dituzte. Letxunborro etorbidean egongo da lehenengo eguneko helmuga. Sprinterako bukaera aproposa izango da.

Bigarren etapak Hendaiako Gaztelu Zaharren izango du irteera. Bortziri, Baztan eta Malerreka aldean ibiliko dira txirrindulariak eta Donezteben egongo da helmuga. Gorostieta, Saldias, Belate eta Ziga mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek.

Ostiralean, Hondarribian egongo dira etapako irteera eta helmuga. Berriro Nafarroa aldera joango dira txirrindulariak, Ziga mendatea igo beharko dute eta Gipuzkoara bueltan, Jaizkibel igoko dute Lezoko aldetik. Helmuga Hondarribiko Harresilandan egongo da.

Laugarren eta azken etapa izango da motzena eta gogorrena. Irungo Stadium Galetik irten eta 78 km osatuko dituzte. Aritxulegi, Agiña eta Erlaitz igo beharko dituzte txirrindulariek, lehenengo mailako mendateak hirurak. Itzuliko azken helmuga, Irungo Colon pasealekuan egongo da.

andoaingo.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario