Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/04

Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan aritu dira Hondarribia eta Santiagotarrak


ARRAUNKETA
Aulki mugikorreko Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak izan dituzte aste bakarrean eskualdeko bi ordezkariek. Hondarribiko zortzikoak txapela jantzi zuen larunbatean Orion jokatutako Gipuzkoako Txapelketan, etxekoen aurkako lehia estua  irabazi ondoren. Hogei zentesima besterik ez ziren egon berdeen eta horien artean. Hirugarren izan zen Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzia, hondarribiarrengandik bost segundura. Estropada ona osatu zuten irundarrrek.

Asteazkenean Euskadiko Txapelketa izan zen Legution eta Hondarribiak ezin izan zuen garaipena errepikatu. Raspas izan zen irabazle, Hondarribia eta Orio faboritoak gaindituz. Segundu bakarrera gelditu ziren berdeak eta bostera horiak. Santiagotarrak  sartu zen berriro Orioren atzetik, Gipuzkoakoan baino denbora gehiago galduta. Raspasengandik hamabost segundura gelditu ziren irundarrak.

diariovasco.com

txingudisportfmtv.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario