Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/29

Jardunaldi atsegina izan du azkenean Real Unionek


FUTBOLA
REAL UNION 2-1 RACING B
REAL UNION: Moncayo, Piette, Andriu, Toño (Herreros, 46'), Kijera, Valín, Moscardó, Chuchi (Juan Domínguez, 70'), Infante (Chupe, 70'), Lambarri eta Angulo.
REAL RACING B: Pablo, Barrio, Guitán, César (Canario, 90'), Pinillos, Andrés (Pascua, 81'), Pedro, Quique, Jaime,  Montiel (Saúl, 71') eta Mariano.

Azken minutuan sartutako gol batek erabaki zuen berriro ere Stadium Galeko emaitza. Real Unionen aldekoa izan zen azkenean. Berandu samar iritsi da buelta, baina ondo etorri zaio talde txuribeltzari. Sei partida zeramatzan Unionek garaipenik lortu gabe eta atzokoa pozgarria izan zen bai taldearentzat eta baita zaleentzat ere. Etxeko taldean aipagarriena Bruno Moncayo atezainaren debuta izan zen. Oterminen lesioak eta Villanuevaren zigorrak behartuta, hamasei urteko irundarrak Real Unionen atea defendatzeko ardura hartu zuen. Bazegoen beste aukerarik, baina bere ideiak argi dituela frogatu zuen berriro ere Imanol Idiakezek. Arriskatzeko hautua egin zuen, eta ondo atera zitzaion. Kantabriarrak areara iritsi ziren lehenengo aukeran gola jaso zuen gazteak, baina hortik aurrera partida ona egin zuen.

Hamazazpigarren minutuan sartu zuen 0-1ekoa Racing Bk korner batetan. Askoz hobea izan zen Real Union lehenengo zatian zehar, baina kanpokoek eraginkortasun handiagoa izan zuten. Bigarren zatia hasi bezain pronto David Infantek banakoa egin zuen, atezaina behetik gaindituz. Hasieratik aritzeko aukera izan zuen lasarte-oriatarrak eta ondo baliatu zuen. Etorkizunerako jokalari baliagarria dela erakutsi zuen berriro. Banakoarekin irundarren erreakzioa iritsiko zela zirudien baina Racingek izan zituen bigarren zatiko bi aukera onenak. Brunok saihestu zuen bietan kanpokoen gola eta partidako protagonista bilakatu zen. Zaleen  onespena jaso zuen gazteak. Festa borobiltzeko, Ander Lambarrik 2-1ekoa sartu zuen 89.ean, Kijeraren erdiratzea buruz errematatuz. Hiru puntu pilatu ditu aspaldiko partez Real Unionek eta Tudelanoren porrotarekin batera, Errege Koparako sailkatzeko helburua hurbildu zaio.

realunionclub.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario