Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/06

Balerdik berdinketa eman dio Real Unioni


KIROLETIK
ZARAGOZA B: Alcolea, Fran González, Carlos, Forniés, Héctor, Kevin, Tarsi, Mateu, Brian (Jorge m.81), Suárez (Anton m.76) eta Ortí
REAL UNION: Villanueva, Kijera, Herrero (Lambarri m.71), Valín, Piette (Balerdi m.89), Albistegi, Moscardó, Chuchi, Chupe (Angulo m.71), Infante eta Juan Domínguez.

Luzapenean lortu zuen berdinketa atzo Real Unionek Zaragozan. Aurkaria, Zaragoza B, jaitsiera saihesteko borrokan murgilduta dago eta zail jarri zien partida irundarrei. Partidako seigarren minutuan lehenengo gola jaso zuen Unionek. Partidako ordu erdia beteta, banakoa jartzea lortu zuen Herrerosek, Unionek ateratako eta Chupek orraztutako falta jaurtiketa baten ondoren. Bigarren zatia hasi bezain pronto berriro aurretik jarri zen Zaragoza B eta  3-1ekoa ere sartu zuen filialak 60. minutuan, partida ondo bidertuz.

Baina Unionek ez zuen amore eman, lanean jarraitu zuen eta azken hamar minutuetan markagailua berdintzea lortu zuen. 80.en minutuan Lambarriri egindako penaltia ikusi zuen epaileak eta Angulok jaurtiketa sarera bidali zuen beste behin ere. Txuribeltzen hirugarrena luzapeneko bigarren minutuan iritsi zen. Zelaira irten berria zen Pablo Balerdik sartu zuen gola, defensa aragoarrak egindako akatsa baliatu eta jaurtiketa gogorra eginez. 2.B mailan lortu duen lehenengo gola izan da gaztearentzat. Bi jardunaldi besterik ez dira gelditzen eta partida zailak izango ditu bietan Real Unionek. Athletic B hartuko du etxean igandean, eta Tuteran bukatuko du denboraldia, Errege Koparako sailkatzeko aurkari zuzenaren aurka. 

realunionclub.com



No hay comentarios:

Publicar un comentario