FUTBOLA
AMOREBIETA 2-2 REAL UNION
AMOREBIETA: Etxebarrieta, Larreategi,
Alaña, Larruzea (Teo, 57′), Odei, Altuna, Aldalur, Iñigo (Armán, 57′), Urko
Arroyo, Goikoetxea eta Muniozguren.
REAL UNION: Villanueva,
Piette, Andriu, Herreros, Toño Vázquez, Kijera, Valín, Albistegi, Moscardó
(Chuchi, 94′), Angulo (Chupe, 75′) eta Juan Domínguez (Gabarain, 92′).
Aurreko jardunaldian bezala,
larunbateko partidan ere azken txanpan jaso zuen Unionek berdinketaren gola.
Zailena egin zuten txuribeltzek Urritxen, kontrako markagailuari buelta ematea
lortu baitzuten. Ander Alañak sartu zuen arratsaldeko lehenengo gola, ordu
laurdena bete aurretik Amorebietari abantaila emanez. Horrek kanpoko taldea
iratzarri zuen eta 34. minutuan, Juan Domínguezek banakoa jarri zuen, Anguloren
erdiratzea baliatuz. Bizkaitarrak berak atera zuen korner batetan, Andriuk
bigarrena sartu zuen txuribeltzentzat, aldageletarako bidea hartu aurretik.
Hamar minututan irauli zuen markagailua Unionek.
Bigarren
zatian, partida erabakitzeko aukerak izan zituen Unionek kontraerasoan.
Moscardó izan zen protagonista abagunerik garbienean, baina baloia zutoinera
bidali zuen. Hortik aurrera, etxekoak nagusitzen hasi ziren. Partida bukatzeko
bederatzi minuturen faltan, Aldalurrek aldaratzea jaso eta jaurtiketa bikaina
egin zuen, baloia irundarren atean sareratzeko. Hiru puntuak ere eskuratu ahal
izan zituen Amorebietak, baina Villanuevak azken momentuko hondamendia
saihestu zuen. Berdinketak, hala ere, play off-etik asko urrundu du Real Union. Postu
bat galdu du eta zortzigarren dago orain, laugarren dagoen Lleidarengandik
zortzi puntura. Talde kataluniarra izango da Stadium Galeko hurrengo bisitaria.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario