Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/07

Eskura du Bidasoak igoera fasea


ESKUBALOIA
ANGEL XIMENEZ-PUENTE GENIL 27-29 BIDASOA-IRUN
ANGEL XIMENEZ-PUENTE GENIL: Oliva, Olea, Porras, Morales (4), Cuenca, Chirosa, Pozo (2), Godoy (2), Sierra (4), Baena (1), Linares, Muñoz (3), Santiago (5) eta Campos (6)
BIDASOA-IRUN: Mouriño, Zubiria, Cavero,Ugarte (2), Susperregi, Crowley (6 ), F.Rincón, D.Rincón (3), Aldunate, Aranburu (5), Renaud (7 ), Azkue (1) eta Álvarez (5 )

Kolpe handia eman zuen atzo Bidasoa-Irunek bi asteko etenaldiaren ondoren. Hirugarren sailkatuaren etxean irabazi  eta play off-erako hautagaitza sendotu zuen Puente Genilen. Denboraldi honetan  Miguel Salas pabilioiean garaipena eskuratu duen lehenengo taldea izan da gainera irundarra. Bi puntuen bila irten ziren horiak lehenengo minututik eta hamabosgarrenerako 5-10 irabazten ari ziren. Lehenengo zatian nagusitasuna kanpokoena izan zen, azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten arte. Puente Genilek egoera aprobetxatu eta 17-16koa jarri zuen atsedenaldiaren aurretik.
                Bigarren zatia berdindua izan zen eta hamar minuturen faltan markagailuak 24-24koa irudikatzen zuen. Bidasoarren defentsa eta atezaina agertu ziren orduan eta kontraerasoan partida erabaki ahal izan zuten. Atzoko emaitzak, azken jardunaldietan Bidasoak izan duen hobekuntza indartu egin du. Play off-ean parte hartzea ez dago ziurtatua, baina oso hurbil du Fernando Bolearen taldeak. Hiru partida galditzen dira, sei puntu egongo dira jokoan, eta bosteko aldea du Bidasoak zazpigarren postuan dagoen Torrelavegarekiko. Irundarraren azken garaipenarekin beste galdera bat ere argitzen hasi da. Ezusteko handirik ematen ez bada, igoera fasea Puente Genilen jokatuko da, Bidasoak konkistatutako azken pabiloiean hain zuzen ere.

minuto90.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario