TABIRAKO BAQUE 63-41 ERROIBIDE-IRUN
ERROIBIDE IRUN: Borreguero (2), Iglesias (6), Martínez (5),
Cabezón, Arozena, Alza (10), Gamero (3), Rosell (4), Ramírez, Zubiola (5),
Etxeberria (2) y González (4).
Hirugarren postura bueltatzeko
aukera galdu zuen larunbatean Lehenengo Nazionaleko Erroibide-Irunek. Etxeko
taldea nagusitu zen Durangon eta irundarrak seigarren postuan gelditu dira
beste bi talderekin berdinduta. Asko zegoen jokoan eta lehenengo zatian teldeek
ez zuten abantaila handirik lortu (15-13).
Bigarrenean bizkaitarrak nagusitzen hasi ziren eta hamar puntuko aldea
ireki zuten atsedenaldiaren aurretik (31-21).
Erroibidek ez zuen amorerik eman
nahi izan eta hirugarren laurdenean desabantaila murrizten ahalegindu zen. Saiakerak
ordea, ez zuen fruiturik eman. Jaurtiketetan asko huts egin zuten eta baloiak
etengabe galdu zituzten. 45-32ko markagailuarekin iritsi ziren azken hamar
minutuak eta etxekoek eroso mantendu zuten abantaila. Porrotarekin, igoera
faserako sailkatzeko helburua konplikatu zaio Erroibideri. Sailkapeneko
lehenengo bost taldeek izango dute saria eta hiru partida besterik ez dira
gelditzen.
diariovasco.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario