Sei partidako zigorra ezarri dio
Espainiako Futbol Federazioak Imanol Idiakez Real Unioneko
entrenatzaileari. Hortaz, denboraldia bukatzeko gelditzen diren partidetan, donostiarrak ezin izango du txuribeltzen aulkian eseri. Larunbatean Lleidaren
aurkako partidaren ondoren Sanchez-Seco Otero epaileak aktan idatzitakoa izan
da erabakiaren oinarria. Entrenatzaileak jasoko duen zigorra dela eta, klubak
270 euroko isuna ordaindu beharko du. Paco Indias langileak ere lau partidako zigorra
jaso du eta 180 euroko isuna ezarri diote ondorioz klubari.
realunionclub.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario