Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/14

Asobal Ligara igotzeko fasea jokatuko du Bidasoak


ESKUBALOIA
TEUCRO 27-28 BIDASOA-IRUN
S.D TEUCRO: Bar, Vidal, Fernández (4 ), Pombo, Porto (1), Moreira (3), Rial (7), Villar (1), García, Carlos Alberto García (2), Borja Fernández (2), Asensio (1), Sio (2), Chapela (4)
BIDASOA-IRUN: Mouriño, Zubiria, Ugarte (2), Crowley (9), F.Rincón, Ruiz, D.Rincón (2), Aldunate (4), Aramburu (3), Renaud (4), Villamía, Azkue (1), Álvarez (3)
PARTZIALAK:  5´(3-1),10´(4-3),15´(9-5),20´(10-7),25´(13-9),30´(15-12),35´(16-16),40´(19-18), 45´(22-19),50´(24-23),55´(24-25),60´(27-28).

Izan duen lehenengo aukeran ziurtatu du play off-erako sailkatzea Bidasoa-Irunek. Seigarren partida irabazi du gainera segidan, aspaldiko momenturik onenean dagoela erakutsiz. Puente Genilen ezustekoa eman ondoren, Pontevedrako pabilioiean ere gailentzea lortu zuten atzo horiek, Teucro historikoaren aurka. Zail izan zuen partida Fernando Bolearen taldeak, lehenengo zatian bost goleko abantaila ere izan baitzuten etxekoek. Hala ere, atsedenaldiaren aurretik aldea hirura murriztea lortu zuten irundarrek, emozioa bigarren zatirako utziz.

Bosgarren minuturako Bidasoak markagailua berdintzea lortu zuen arren, Teucrok aldea ireki zuen berriro. Ordu laurdenaren faltan hiru goleko aldea zuen etxeko taldeak eta bidasoarren garaipenean pentsatzea zaila zen. Baina Bolearen taldeak gaitasun fisiko handia du eta azken jardunaldietan, lehiakortasunean irabazi du gainera. Azken minutuetan defentsak hobera egin zuen, Teucrori gola egitea kostatzen hasi zitzaion eta markagailuko aldea murrizten joan zen, irundarrak aurretik jarri ziren arte. Momentu erabakigarrian hobea izan zen Bidasoa eta beste bi puntu pilatu zituen horrela. Hogeita bostekin, igoera fasea jokatuko duela ziurtatu du bi jardunaldiren faltan. Azken jardunaldietako maila ematen badu, edonori irabazteko gai izango da Fernando Bolearen Bidasoa.

pontevedraviva.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario